“OndarHez. Euskal Ondare Hezitzaileen Elkartearen” Ohiko Bilera Orokorrerako deialdia helarazten dizugu. Bilera aurrez-aurrekoa izango da Chillidalekun datorren 2025ko maiatzaren 23ean (ostirala), 9:30ean lehen deialdian eta 10:00etan bigarren deialdian.
Informazio gehiago nahi baduzu edo etortzekoa bazara, adierazi, mesedez email hau erabiliz: museo.hezitzaileak@gmail.com
OndarHez elkarteak duen helburuetako bat profesionalizazioa sustatzea da, prestakuntzaren eta ezagutza elkarbanatuz, lankidetza erraztuko duten sareak sortuz. Horregatik, 2025eko urtarrilaren 29an, Rekalde Aretoan elkartu ginen 25 pertsona OndarHez-ek antolatu zuen 2. topaketan.
Tailer parte hartzaile interesgarria antolatu genuen, justizia sozialari eta aniztasunari buruzkoa, ondare-hezkuntzari aplikatua, Amaia Fernández de Bobadillaren (arte garaikidean aditua eta hezitzailea) gidaritzapean.
Urtero aurrez aurreko topaketa bat antolatzen dugu. Dakizunez, online lan egiteak aukera asko eskaintzen dizkigu, baina aurrez aurre elkarrekin egoteak gure harremanak hobetzen laguntzen digu, eta, ondorioz, sarea eta gure lana sendotzen.
Martxoaren 21ean eta 22an Murtziako Arkeologia Museoan (Alfonso X el Sabio, 7) Almazuelak antolatutako I. Jardunaldi Profesionalen programa osoa aurkezten dizuegu.
«ETENGABEKO BILAKAERAN DAUDEN KOMUNITATEETAKO HEZKUNTZAREN ETA KULTURA-BITARTEKARITZAREN FUNTZIOA. KONPROMISO ETA POLITIKA KULTURALAK»
Jardunaldi hauen bidez, Federazioa osatzen dugun erakunde guztiak urtero biltzeko asmoarekin jarraitu nahi dugu. Hala ere, oraingo honetan urrutixeago iritsi nahi dugu. Aurreko sarrera honetan zehatzago azalduko dizkizuegu jardunaldien helburuak. Jardunaldi irekiak antolatu ditugu parte hartu nahi duten sektoreko profesionalentzat, eta elkargune bat sortu dugu, ikaskuntza, elkarrizketa, trukea eta, jakina, lotura bultzatzeko.
Hemen ikus dezakezu jardunaldien egitaraua. Zuen interesekoa izatea espero dugu eta Murtzian elkartuko gara, edo online konekta zaitezkete jardunaldiak jarraitzeko.
Izena emateko, BETE FORMULARIO HAU eta informazio gehiago behar baduzu, idatzi info@almazuela.org helbidera.
OndarHezen kideek saio hauetan parte hartu genuen "Kultura-bitartekaritza eta ondare-hezkuntza" mahai-inguruan. Mauro Peñalbak moderatua eta Ursula Lunaren eta Mireia Mayolas Créixamsen parte-hartzearekin.
2024ko urriaren 24ean.
2024ko urtarrilaren 23an Gernikako Bakearen Museoan hezitzaileen topaketa ospatu genuen.
OndarHez elkartean museoetako eta ondare-espazioetako hezkuntzaren inguruan lan egiten duten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dugu. Topaketa honetan Olaia Fontalen hitzaldia izan genuen, ondoren hausnarketa eta tartetxoren bat ere gure arteko harremanak lantzeko.
CURSO-TALLER MUSEOS Y EDUCACIÓN: EXPERIMENTOS EN NARRATIVA DIGITAL
Junta de Andalucía
2023/09/05
"Muga Kultura" egunkari digitalak OndarHezen aurkezpenaren berri ematen du hurrengo albistean.
Hilean behin batzen gara OndarHez-en helburuetan aurrerapausuak emateko. Gurekin elkarlanean hasi nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan.